XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MOTZIAN KONTATZEKUAKMarrazki Ikastaroa
ELGOIBARREN, 19. zk.
Ekainaren 1etik 21era bitartean
Klaseak astelehenentik ostiralera bitartean izango dira, arratsaldeko 6etatik 8etara
Ikastaroa Aldundia eta Udalaren laguntzaz antolatu du Egurrek.
Izena eman nahi dutenek Egurreko lokalean egin ahal izango dute, 6,30etatik 8ak bitartean.
Ordu t'erdi pasatxo iraun zuen jaialdian, hainbat dantza saio eskaini zuten Dantza Eskolako haurrek: klasikoa, herrikoia eta modernoa.
Jaialdian, dantza eskolako haur guztiek, 200 denetara, hartu zuten parte.
Lasarteko Alboka abesbatzak kontzertu bat emango du larunbat honetan gaueko 10,30etan San Bartolome Parrokian.
Daniel Adrianen zuzendaritzapean 14 obratako egitaraua eskainiko du Lasarteko abesbatza honek:
Apirilari dagokion diru bilketan, Caritas elkarteak 358.000 pezeta jaso ditu.
Hauetatik 259.000 pezeta parrokian jaso dira, 39.400 pezeta Maalako elizan eta 60.000 pezeta, Zaharren San Lazaro egoitzan.
Bi ordu iraun zuen jaialdian 6 bertsolari aritu ziren kantuan: German Meabebasterretxea eta Xabier Arrizabalaga
Gai jartzaile lanetan Izaskun Elizburu eta Jon Barandiaran elgoibartarrak izan ziren.
Txankakua Merkatari eta Zerbitzu elkarteak lehendabiziko Batzar Orokorra izan zuen pasa den astean.
Batzarrerako deialdiak erantzun guztiz positiboa izan zuen herriko dendarien aldetik.
Bertan, Gipuzkoako Merkatari Elkartea, zuzendaritzaren berriztapena, balantze ekonomikoa eta beste zenbait gai aztertu zituzten.
Txankakua elkartea 72 bazkidek osatzen dute orain eta, sortu zenean, berriz, duela urtebete, 45 bazkide ziren.
Txankakuakoek lagun arteko afari eta afari ostekoaz eman zioten bukaera egunari.
Igande eguerdian, Plaza handia jendez bete egin zen Euskal Telebistako kamarek grabatu zuten Bandaren kontzertua ikusteko.
Izan ere, jende falta izan da Euskal Herriko bandei buruzko
Gure herrian, ordea, ez da horrelakorik gertatu, igandean Plazak erakutsi zuen panoramaren arabera.
Gure herriko Banda,